GERNIKA
Eduardo Galeano

Ispiluak liburuko pasartea
Txalaparta, 2013
euskaratzailea: Xabier Alegria

 

Paris, 1937ko udaberria: Pablo Picasso esnatu eta irakurtzen

ari da.

Egunkaria irakurtzen gosaldu bitartean, bere tailerrean.

Hoztu egin zaio kafea kikaran.

Hegazkineria alemanak birrindu egin du guztiz Gernika

hiria. Sutan zen hiritik ihesi zihoan jendetzari jazarri eta

metrailatzen jardun dute hegazkin naziek, hiru orduz.

Franco jeneralak segurantzia osoz dio Gernika dinamitari

asturiarrek eta lerro komunistetan baturiko piromano euskaldunek

kiskali dutela.

Bi urte geroago, Madrilen, Wolfram von Richthofen,

Espainian diren gudaroste alemaniarren burua, Francoren

ondokoa da garaipenaren oholtzan: espainiarrak akabatuaz,

datorren bere mundu-gerra prestatzen aritu da Hitler.

Urte ugari geroago, New Yorken, hitzaldia ematen ari da

Colin Powell, Nazio Batuetan, Iraken berehalako suntsiketa

iragartzen.

Mintzo den bitartean, aretoaren atzealdea ezin daiteke

ikusi, Gernika ezin ikusi, beraz. Hormaren apaingarri, Picassoren

koadroaren kopia oihaltzar urdinaz estali dute guztiz.

Sarraski berri bat aldarrikatzeko lagunik egokiena hori

ez dela erabaki dute Nazio Batuetako agintariek.

 

GERNIKA
Eduardo Galeano

Ispiluak liburuko pasartea
Txalaparta, 2013
euskaratzailea: Xabier Alegria