SUGARRAK, HAUSTERREAK, DESMEMORIA
Juan Goytisolo

Ardores, cenizas, desmemoria
Salto de Página, 2012
euskaratzailea: Rikardo Arregi Diaz de Heredia
armiarma.eus, 2017

 

               4

 

Zoriontsu hiltzen dena

jakin gabe hiltzen dela.

Asaba zaharren abantaila,

hileta erriturik gabe,

dolu itxurarik gabe.

Egon eta gehiago ez egon.

Arbaso eta ondorengoek

ez dute absentziagatik pairatuko.

Oskolean gordetako baretasuna,

hegadaren aire garbia.

Dortoka izan, edo zikoina.

 

SUGARRAK, HAUSTERREAK, DESMEMORIA
Juan Goytisolo

Ardores, cenizas, desmemoria
Salto de Página, 2012
euskaratzailea: Rikardo Arregi Diaz de Heredia
armiarma.eus, 2017