SUGARRAK, HAUSTERREAK, DESMEMORIA
Juan Goytisolo

Ardores, cenizas, desmemoria
Salto de Página, 2012
euskaratzailea: Rikardo Arregi Diaz de Heredia
armiarma.eus, 2017

 

               2

 

Zure gorputza mirestean,

gihartsuen galtzamotz sendoa,

denboraren fikzioan

izan dudan galtzea deitoratzen dut.

Ahuntz bularrera,

zure besoen indarrera

biltzea ezkinezkoa.

Mende baten amildegiak banatzen gaitu.

Baina zure itxura lausoak,

urteen ildotik,

labur zikoitza

gezurtatzen du,

eta ematen dit,

ispilatzearen dohaina,

zure osotasun berreskuratua.

 

                            (pahlivan-aren fotograbatua)

 

 

* Itzultzailearen oharra: pahlivan edo pehlivan borroka turkiarrean borrokalariei ematen zaien izena da, esanahia heroi edo txapeldun da.

 

SUGARRAK, HAUSTERREAK, DESMEMORIA
Juan Goytisolo

Ardores, cenizas, desmemoria
Salto de Página, 2012
euskaratzailea: Rikardo Arregi Diaz de Heredia
armiarma.eus, 2017