|
OSCAR SALVADORRENTZAKO LEKUAK
EL ESCORIAL Eguzkipeko bazkari baten ondoren paisaia erre harrizkoa eta Santa Teresaren eskuizkribu klimatizatuak tintak atzo bezain lehor hainbeste jantzi janzteke apaizentzako eta hilobiak
sangria eta martini gozozko kripta bat da honetaz eta hartaz hitz egiten dugu eta beste mingainek intimitate basilika bat egiten dute gure inguruan fraideek nola aitortza baten arratsalde malgua Espainiako lautadan
Grekoaren martiritzan hain espazio gutxi okupatzen dugu ezen inork ez duen nabaritzen immanentziaren zori tristea egia bihurtzen salbu eta artista zoro batek zakur bat baino atseginago itsu da gitarra hari bat entzuten du karraskan gure espazioa da entzuten duena
PLAZA DE ESPAÑA Ezin duzu egin ezin duzu gauza bat egin nahiz eta harea loreekin datorren hotz zainzuri kafea hutsarekin parke bakarra gara taberna haizetsu batean beste parke bat ikuskatuz garaiera handitik
gero gauez ibaiak jario eta Portugalerako errepideko argi axolagabeak ez gara gehiago parke bat ez gara plaza bat ez dakit iragan multiforme erraldoia datorren zehatzen bere gelditasun zuhurrean
eraikin bihurtu gara modu kixoteskoan gehiago hazi gabe edo egunaren adarrak jasanez sekula iraultza bat hartu ez duten hondakin bihurtzeko itxaroten edo oturuntza bat edo tifus kasu bat maite dut halere iragana inoiz maiteko dudana baino gehiago maite dut gure itxaroa
PONTE FABRICIO Bakarrik eta erdibidean oraindik berdez inguratuta oraindik lehertu ez den ekaitz-hodei bat nola hemen ibaia bizkortu egiten da eta haurrek ez dute inoiz igeri egiten hemen naiz Erromako zaharrena trafikora ohitu gabea arbuio figura bat niretzat besterentzat oroitzapen bat nire lotura akastunen mina ez da urritzen ur-lasterretan pentsatzen dut ez naizela berreraikia izango pentsatzen dut erortzen hasi naizela eta itsasoan bukatuko dudala pentsatzen ditut gogapen erdiak ez naiz iristen beste urertzera
OSCAR SALVADORRENTZAKO LEKUAK |