|
COHASSET Zutik ikusten zaitut arroka batean hor nire gogo arinean zure gorputzaren irribarrea itsas enara bat nola amiltzen den eta arrainak irensten arroka beroetatik ur izozturaino gora joanez beheratuz urrezko iaz bezala beti urrezko zure begi samurrek uretara murgiltzera naramate alga berdezko lakio bat bezala eta han erortzen naiz arroka erraldoiak ohe bikiak bezala dira eta senadiko marea tapiz bat gure azpitik gordean erretiratzen
COHASSET |