HARKAITZEKO KORUAK
T.S. Eliot

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 60. zkia
armiarma.eus, 2016

 

Arranoa hegaz ari da Zeru gainean

Ehiztariak bere txakurrekin ibilbidea osatzen du.

Oi izar eratuen iraultza etengabea!

Oi betiko urtaroen berriztatze etengabea!

Oi udazko eta udazkenezko mundua, heriotzazkoa eta jaiotzazkoa!

Pentsamenduaren eta ekintzaren ziklo azkengabeak,

asmakuntza azkengabeak, esperimentu azkengabeak,

higiduraren ezagutza dakar, baina ez soseguarena;

mintzoaren ezagutza, baina ez isilarena;

hitzen ezagutza, eta Hitzaren jakineza.

Gure ezagutza guztiak heriotzara hurbiltzen gaitu,

baina heriotzara hurbiltzeak ez gaitu Jainkoagana hurbiltzen.

Non dago bizi izaten galdu dugun Bizitza?

Non dago ezagutzan galdu dugun jakituria?

Non dago informazioan galdu dugun ezagutza?

Zeruaren zikloek hogei mendean

Jainkoagandik urruntzen eta Hautsera gaituzte hurbiltzen.

 

HARKAITZEKO KORUAK
T.S. Eliot

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 60. zkia
armiarma.eus, 2016