|
ZURE ALDAMENEAN Zure aldamenean nire izena berreskuratzen dut Distantziaren zamaupean luzaro ostendutako nire izena Sukarrak estaltzen ez dituen zure begiak berreskuratu ditut Eta zure irribarrea itzala zulatzen duen sugarra iduri Afrika itzuli dit antzinako elurretatik haratago Hamar urte maitea Eta ilusioen goizak eta ideien hondakinak Eta alkoholez blaituriko loak Hamar urte eta munduaren hatsak bere oinazea isuri dit Oinaze hau biharamunaren kutsuaz zamatzen duena oraina Eta maitasuna bihurtzen ibai amaigabea Zure aldamenean nire odolaren memoria eta Irrien idunekoen egunak berreskuratu ditut Berritutako pozez dirdai egiten duten egunak.
ZURE ALDAMENEAN |