|
AFRIKA ENE AFRIKA Afrika ene Afrika Afrika asaben sabanako soldadu harroena Afrika amak kantatzen zidana Bere ibai urrunaren ertzean. Ez zaitut inoiz ezagutu baina nire soa zure odolak betetzen du. Lurretan hedaturiko zure odol beltz ederrak zure izerdiaren odolak zure lanaren izerdiak esklabotzaren lanak zure haurren esklabotzak. Afrika, esadazu, Afrika makurtzen den bizkar hau Orbain gorriko bizkar dardarti hau baietz diotsona latigoari eguzki beteko bideetan. Ahots batek erantzun dit orduan, sakon. Seme suhar, arbola sendo eta gazte hau han behereko arbola zoragarriki bakar lore zuri eta zimelduen erdian Afrika da, zure Afrika, ernatzen Pazientziaz eta egoskortasunez ernatzen. Arbola non fruituek baduten hartzen, pixkanaka, Askatasunaren zapore mikatza.
AFRIKA ENE AFRIKA |