John Cheever
sarrera labur bat

euskaratzailea: Jasone Larrinaga
armiarma.eus, 2012

 

     Igerilaria John Cheeverren kontakizun labur onenetako bat dela diote kritikariek. The New Yorker-en argitaratu zen 1964ko uztailaren 18an. Hasiera batean nobela izateko asmoa zuen Cheeverrek, 150 orrialde bete ohar idatzita zeuzkan, baina azkenean narrazio moldea eman zion. 1968an Frank Perry zuzendariak film bat egin zuen kontakizunean oinarrituta, Burt Lancaster protagonista zuela.

     John Cheever 1912an jaio zen Massachusetts-en. Amarekin eta Fred anaiarekin bizi izan zen, aitak abandonatu egin baitzituen zeukan diru guztia galdu ondoren. 1941ean Mary Winternitz-ekin ezkondu eta hiru ume izan zituzten. Bigarren umea jaio ondoren, New Yorketik Westchester auzora joan ziren eta han aurkitu zuen paisaia literatur lan ugaritan erabili zuen. Bertan hasi zen gehiegi edaten eta arazo horrek urte askotan tormentatu zuen; ez da harritzekoa alkohola bere fikzio lan gehienetan agertzea. 1982an hil zen.

 

IPUIN BILDUMAK:

   The Way Some People Live / 1943

   The Enormous Radio and Other Stories / 1953

   The Housebreaker of Shady Hill and Other Stories / 1958

   Some People, Places and Things That Will Not Appear In My Next Novel / 1961

   The Brigadier and the Golf Widow / 1964

   The World of Apples / 1973

 

NOBELAK:

   The Wapshot Chronicle / 1957

   The Wapshot Scandal / 1964

   Bullet Park / 1969

   Falconer / 1977

   Oh What a Paradise It Seems / 1982

 

 

John Cheever
sarrera labur bat

euskaratzailea: Jasone Larrinaga
armiarma.eus, 2012