Willa Cather
sarrera laburra

 

            Amerikako Estatu Batuetako kazetaria eta idazlea izan zen Willa Cather. Bere eleberririk ospetsuenak O Pioneers! eta My Ántonia dira.

            1873ko abenduan jaio zen Virginia estatuan. Bederatzi urte zituenean bere familia Nebraskara joan zen eta han joan zen Willa eskolara lehenengo aldiz. Nebraska mugako estatua zen oraindik garai hartan eta ingurumenak eta eguraldiak, belardi amaiezinek eta bertan bizi ziren Europako etorkinen eta Ameriketako natiboen kulturek zirrara handia eragin zuten Catherrengan. Badirudi beste hizkuntza batzuk eta beste ohitura kultural batzuk zeuzkaten etorkinak ezagutzeko aukera izan zuela. Cather gazteak istorio horiek entzun eta zehaztasunak pilatu zituen, gero bere eleberrietan erabiliko zituela jakin barik.

            Nebraskako Unibertsitatera joan zen medikua izateko asmoarekin, baina lehen urtearen ondoren iritzia aldatu eta Hizkuntza eta Literaturan lizentziatu zen.

            Willa Catherrek artea eta historia errespetatzen zituen eta uste zuen herriak eta zibilizazioak, beren ingurunearekin harmonian bizi badira, inspirazio iturri direla. Materialismoa eta kultura masibo modernoaren etorrera gaitzesten zituen, gizakiaren lorpen intelektualak ahultzen dituela uste zuelako.

            Bere ibilbidearen hasieratik, Catherrek arrakasta izan zuen irakurleengan eta kritikariengan. Baina 1930eko hamarkadan, kritikari marxistek iradoki zuten Catherrek ez zituela gizarte modernoaren arazoak ulertzen edo ez zuela ardurarik erakusten, eta haren istorioetako erromantizismoari barre egin zioten. Hala ere, AS Byatt idazle britainiarraren ustez, Cather modernista izan zen Dos Passos, Hemingway eta Fitzgerald mutikoak zirenean, eta modatik pasatu zen haiek idazten ari zirenean, ulertua izan barik.

 

Willa Cather
sarrera laburra