|
Laura Casielles. Aurkezpena. Laura Casielles Pola de Sieron (Asturias) jaio zen 1986an. Kazetaritzan eta Filosofian lizentziaduna da, eta ikasketa arabiar eta islamiar garaikideak ere baditu. 2008an argitaratu zuen bere lehen liburua, Soldado que huye (Ihes doan soldadua). Harrezkero, hainbat aldizkaritan agertu izan dira haren poemak. 2007an La Voz + Joven saria jaso zuen. 2009ko Arte Joven Latina lehiaketan lehen saria irabazi zuen poesia sailean, Eros eta Diablos izeneko lanarekin. 2010ean Antonio Carvajal Gazte Poesiako XIII. saria eskuratu zuen Los idiomas comunes (Hizkuntza komunak) bere bigarren poema-liburuarekin. Lan horrek 2011ko Gazte Poesiako Sari Nazionala jaso zuen. Geroago beste hiru poema-liburu argitaratu ditu: 2014an Las señales que hacemos en los mapas (Mapetan egiten ditugun seinaleak), 2017an Breve historia de algunas cosas (Gauza batzuen historia laburra), eta 2025ean Más adentro (Barrurago). 2024an Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen kolonizazio espainiarrari buruzko saiakera zorrotz eta kritikoa argitaratu zuen: Arena en los ojos (Hondarra begietan).
Laura Casielles. Aurkezpena. |