URAREN ZIURTASUNA
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026

 

Ezagutzen duzu

iturburua. Badakizu

ura dagoena.

Baduzu ura

egarri zarenean.

Deskuidatzen ez bazara,

baduzu ura

egarria bera

baino

lehenago ere.

 

Gau batzuetan gortina alboratu

eta hari begira geratzen zara.

Zuhaitzek, harkaitzek, bidaiari batek ostentzen dute,

baina haren kokapen zehatza

aspalditik dakizu  buruz.

 

Ezagutzen duzu iturburua.

Badakizu ura dagoena.

 

Fede hori

ez da hausten. Zure egarria

gozoa da.

 

URAREN ZIURTASUNA
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026