SINISTEN DUT
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026

 

Zure eskua beste esku baten gainean

izan dezazunean

hantxe izango direla nire eskuak,

eta zure ezpainak beste ezpain batzuetan

izan ditzazunean

hantxe izango dela nire ahoa,

 

eta zure antsian

hantxe nire oihua,

 

zure maitasuna

beste gutizia batean

izan dezazunean,

hantxe izango dela nire grazia,

 

beldurrak

zaudenean

hantxe izango dela nire sosegua,

 

eta

soseguan,

 

hantxe nire fedea.

 

SINISTEN DUT
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026