LIBRA ASZENDENTEA
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026

 

Maitasuna ezagutuko duzue eta orduan

heriotzan pentsatuko duzue;

edertasuna ezagutuko duzue eta orduan

denbora igarotzearen madarikazioan pentsatuko duzue.

Poema lerro bat irakurri eta gogoratuko duzue

fruta usteldu egiten dela,

biolentzia nagusitu egiten dela;

gazte eder bat ikusi eta

hezur-errautsetan pentsatuko duzue.

Bakea ezagutu eta oihuaren oihartzuna entzungo duzue;

itsasora eramango zaituzte eta

harrigarria egingo zaizue

lautada suak suntsitu duelako ziurtasuna.

Desira ezagutu eta orduan

lurraren amaieraren beldur izango zarete.

 

Baina beste batzuetan,


heriotza ezagutu eta maitasunean pentsatuko duzue,

denbora igarotzearen madarikazioaz ohartu

eta edertasunaren

meneko ustelezin bihurtuko zarete.

 

LIBRA ASZENDENTEA
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026