|
LEHENENGO KONJUGAZIOA Oinarrizko hitzak aurkitu. Ikasi zelan esaten den barkatu kolpean sartzen denaren hizkuntzan. Eta egunon eta eutsi eta zu ezagutzera etorri naiz, ikasi zelan esaten den eskerrik asko apurtzen dutenen eta baita apurtuak direnen hizkuntzan, zelan esan kafea, laztana, aberria shalom, salam aalaikum, ikasi zelan esaten den aurrera, sartu, hauxe da nire etxea hegoaldeko herri batean zeinean ozta-ozta geratzen diren hondakin batzuk, ikasi obrigada, spasiba, ikasi ze kolore ez diren Afrikako hizkuntzetan. Eta zelan erantzun baietz Pekinen. Hirietara heldu eta merkatuaren bazter guztietako kontuak topatu, ulertu, ikasi zein den arima hitzaren etimologia lurralde bakoitzean, eta zelan agurtzen zuten gure arbasoek beldurra. Hitz oinarrizkoak aurkitu eta gero hitz egin.
LEHENENGO KONJUGAZIOA |