|
JORDANGO ERROLDA Gauza eder bat kontatuko dizuet. Lurralde honetan jendeak bere seme-alabengandik hartzen du izena. Abu Jaledek, Jaleden aitak, Abu Fatmak, Fatmaren aitak, horrela egin zuten, eta haiekin batera beste batzuek.
Eta baita emakumeek ere, amek, zeinak deituko diren Um Fatih, Um Llaila, Um Omar.
Hemen, non biharamuna ez den leku segurua, jendeak seme-alabengandik hartzen du izena, bere baitako apurren bat beste batengan gordeko delakoan.
Norbait jaiotzen denean hasiera berri baterako abagunea da. Baliteke gaurtik aurrera dena beste era batera deitzea.
Zuhaitz genealogikoak laranjondoak dira eta adarretatik hasten dira.
(Hauxe da gertatzen dena leku honetan mendeak direla ezer aldatzen ez bide dela diozuen bitartean).
JORDANGO ERROLDA |