GENESIA
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026

 

Baldin min hau badut,

lokatza dut eskuetan:

 

pegarra egin dezaket edo lauza.

 

Ikara hau dut, zalantza hauek,

orri zuri bat dut

isilezko konpasa.

 

Baldin leze hau badut

garbitasuna

aukera

dezaket.

 

Min hau dut,

eskuetan lokatza dut,

 

mundugintzan hasi behar dut.

 

GENESIA
Laura Casielles

Idatz&Mintz, 78 - 2025
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2026