|
ESKAINTZA Har ezazu, hau neure gorputza da, denboralak bizi izan ditu eta barruan animalia txikiak daramatza beren izenagatik dinosauroak izan litezkeenak. Har ezazu, hau neure gorputza da, zeure zain egon da, goizero botatzen diot perfumea eta sarritan ez dit lo egiten uzten, ondo begiratzen baduzu ikusiko duzu zeure eskuen forma duela inguruneetan.
Har ezazu, hau neure besoa da, zeurea, Hau neure ezpaina da, zeurea, hau neure gorputza da eta laster larrua, barrua, zeurea, negarrez hasiko da maitearen maitez, laranjak, haizea
har ezazu, hau neure gorputza da, zeure zain egon da,
batzuetan ez zaude eta bera ez da ezer,
noizbehinka gorputza da,
noizbehinka ahotsa.
ESKAINTZA |