|
DESZENTRALIZAZIOAK (III) Badira hizkuntzak superlatibo anizkuna dutenak. Badira hizkuntzak etorkizuna eta iragana bereizten ez dituztenak. Badira hizkuntzak zeinetan oso zaila den baietz erantzutea. Badira hizkuntzak zeinetan konplikatu samarra den ezetz erantzutea. Badira hizkuntzak jainkoa uneoro aipatzen dutenak eta hizkuntzak non bizi diren hemen inoiz izan ez ditugun ideietarako hitzak. Bada mintzaira logiko bat makinek soilik aditzen dutena eta eguraldirako ehunka hitz dituzten mintzairak. Badira hizkuntzak maitatzea adierazteko era asko dituztenak. Badira gauzak hizkuntza guztietan oso antzekoak.
DESZENTRALIZAZIOAK (III) |