Noizean behin sortzea...
Ana Blandiana

Idatz & Mintz-77, 2024
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2025

 

Noizean behin sortzea

lortzen dudan

xaboi-burbuila batean bezala gaude,

distiratsua, gardena,

gu biok barruan,

ederrik eta urosik,

jakitun

denak segundo batzuk baino ez duela irauten.

Hala ere, mirakulu handia da dena,

nork daki hor barruan

segundo batek

ez ote duen

milaka urte irauten.

 

Noizean behin sortzea...
Ana Blandiana

Idatz & Mintz-77, 2024
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2025