XX. MENDEKO EKAITZA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Tximistak, sega,

euria ebakitzen du.

Euri xerrendak

arropak legez jausten dira

—oi agurretako beroki handiak

    inoiz itzultzen ez ziren

    beroki tzar haiek!—

falta denaren arropak legez

jausten dira

zeruaren soro hutsetan.

 

Eta euri honen belarretan

loreak

ibaien indarrarekin hazten zirenak

—oi, txalupariaren poltsikoak

    joan zirenen gutunez

    isiltasunez eta

    agindutako zenbakiz beteak!

 ibaien indarrarekin hazten zirenak

 estuarioetan.

 

Lore oro hasi da esku ahur batean

petalo bakoitza

sortzez

keinu bat eragite bat

laztan bat.

 

Jar ezazu zure lorategia nire masailean 

zure bost atzamarreko lorategia

beste hiri batean

nire masailean.

 

Trumoiz zamaturik

zeruan barrena dabil

belarrondu-gurdia.

 

XX. MENDEKO EKAITZA
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017