FUSILATZE PELOTOIA 16:45H
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Goizaldearen soroetan

     ahoan zeraman eguna

txakurremeak

lehen aterpetzeko egokia izan zen

gordelekurantz.

 

Ez zen inor itzarri egunsentia orduko.

 

Eguerdian

itzaletan etzanik

     kumea hanka artean jarri

     eta alferrik itxaron zion

     edoskitzen hasteko.

 

     Presoak ilaran

     eskuak loturik

berek egindako hobian

jausten dira.

 

Sabela lurraren kontra

txakurrak inoiz luzatu ez zen eguna

darama arrastaka

ilunpera bueltan.  

 

Izarren pean atsekabetuek

munduaren beste muturrean

uluka ari den txakur bat

entzuten dutela sinesten dute.

 

Egun erdiragarri hori

gor eta itsu

sortu zen.

 

FUSILATZE PELOTOIA 16:45H
John Berger

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017