Ingeborg Bachmann
sarrera laburra

 

    Ingeborg Bachmann poeta, narratzaile eta saiogile austriarra Klagenfurten jaio zen 1927an eta Erromako ospitale batean hil 1973an, bere etxean sutea izan eta hiru astera. Gruppe 47ko kide, hizkuntza garbitzea izan zuen obsesio, hizkera berri bat sortzeko. Matxismoak mendeetan zizelaturiko hitz eta moldeetatik libre, maitasun beti konplikatu eta mingarri bat definitu nahiak markatzen du Bachmannen bidea.

    Obra zabal baten jabe, hona lanik aipagarrienak:

      → Atzerapen onartua / 1953 / poemak

      → Deia Karro Handiari / 1956 / poemak

      → Malina / 1971 / eleberria

      → Franza kasua / 1979 / eleberria

      → Requiema Fanny Goldmann-en alde / 1979 / eleberria

    Eta opera libretoak eta irrati lanak ere eman zituen argitara.

    Iñigo Aranbarrik itzulita, hemen eskaintzen ditugun zazpi poemek Bachmannen ibilbide zailaren erakusketa txiki bat osatzen dute.

 

Ingeborg Bachmann
sarrera laburra