11
Ausias March

euskaratzailea: Ibon Sarasola
Hegats, 30, 2002

 

Zein aholku seguren    bila ari haiz orain,

bihotz zorigaiztoko,    biziaz ase hori?

Negarren adiskide,    barreen arerio,

nola jasango dituk    goait dituan gaitzak?

boa lasterka, bada,    zain duan heriotzarantz,

nahiz luzatzen duan    heure aurka epea:

zenbat er(e) ihes egin    nahiago hiltzetik

urrutiago dukek    heur(e) atsedenlekua.

 

Besoak zabal-zabal    bidera jalgitzen da

begiak negarretan    pozaren gehiegiz

haren boz eztiaren    doinua entzuten dut,

baitio: "adiskide,    jalgi atze etxetik

atsegintzat dut zuri    fabore ematea,

ezein gizonek inoiz    sentitu ez duena

ihes baitagiot dei    egiten didanari,

eta ene hiratik    ihes doana, hartzen"

 

Malkoak begietan,    izuzko aurpegiaz

biloak marruskatzen    alarau handiekin,

biziak lur sail onak    eskaini nahi dizkit

eta nahi du izan    nadin doeon jabe;

ahots lazgarri eta    mingarriz oih(u) eginez

heriok dohatsuei    deitzen dien bezala;

zeren zorigaiztoak   joa den gizakiak

doinu eztikotzat du    Herioren ahotsa.

 

Miresten nau benetan    zein handiustea den

amorante ororen    gogo eta nahia

nahiz nir(i) ez galdetu    zer den amodioa

nigan dute jakingo    haren mingostasuna.

Gaizki esaka orok    zin egotziko dute

inoiz ez del(a) izango    Maitasun haien jabe,

eta plazer beroaz    hitz egiten badiet,

aiez dute denbora    galdua gaitzetsiko.

 

Kiderik ez dazagut,    emazte nahiz gizon,

Amodiok mindurik,    errukarria denik;

nitaz lukete orok,    bai, urrikaldu behar

bihotzetik odola    urrunduz baitoakit.

Inguratu zitzaion    goibeltasunagatik

eguner(o) ihartzen zait    heze bizigarria;

eta ausart zait ari    kontra goibeltasuna

eta ene fabore    ez d(a) esku harmadunik.

 

Lahar arteko lili,    hur dakusat ordua

akabatuko baita    hiski ene bizia;

en(e) esperantzak    ihes egin didanez gero,

munduan gelditzen zait    damnatua arima,

 

11
Ausias March

euskaratzailea: Ibon Sarasola
Hegats, 30, 2002