HIERARKIA
Arsenio Iglesias

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2014

 

Hurrengo egunean berriz joan zen irratira.

Eta nekea nabarmen igartzen zitzaion arren,

erantzun egin zituen zorionez zoraturik

zebiltzan neska-mutilen deiak.

 

Mutiko isil batena izan zen lehena.

 

Kaixo?

—Kaixo.

—Kaixo. Ea, Diego deitzen zara zu, ezta?

—Bai.

—Eta bost urte dituzu.

—Bai.

—Ikusten duzu erregeok dena dakigula.

—Bai.

 

—Gustatu zaizkizu utzi dizkizugun opariak, Diego?

—Bai.

—Pozik egongo zara orduan.

—Bai.

—Eta Oskarri, zure anaiari, gustatu zaizkio opariak?

 

—Baibaina apalago.

—Bera ere pozik egongo da orduan.

 

—Bai.

 

—Ai, barkatu, momentu bat, uste dut

nahasi egin naizela. Zuk baduzu anaiarik?

—Ez.

 

HIERARKIA
Arsenio Iglesias

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2014