7.
Arsenio Iglesias

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2014

 

danielarekin nengoen klase ostean

uda hasiera zen eta

autoan ahaztu nuen diru-zorroa

 

begira zer mezu jaso dudan

 

kx.zgutu nh zaitut,bñ iñrk z gait aurzktn

t zkenean nk itea erbki dt:maite naiz.

aztrktk ditt orain,bñ bktzean geldtu nhi nuke

zukin kfe1 hrtzeko

 

baina zenbakia ere jartzen du?

bai.

 

begiratu egin ninduen:

zer, deituko dugu?

eta nik erantzun: — ez,

 

ez dugu deituko zeren gauza hauek

ez dira hala gertatzen

broma bat izango da

edo ziurrenik iruzurren bat

 

eta danielak esan zuen:

ba kabina batetik deituko dugu

eta horrekin irabazi zuen

 

ongi da, bale,

baina zuk hitz egingo duzu

 

bosteko billete bat

baino ez nuen poltsikoan

eta txanponak lortzeko

bi gozoren bila

joan ginen

 

7.
Arsenio Iglesias

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2014