MIRABEAU ZUBIA
Guillaume Apollinaire

Bertzerenak, Pamiela, 2006
euskaratzailea: Luigi Anselmi
armiarma.eus, 2026

 

Mirabeau zubipean Sena ibaiaren ur-jarioa

Hala gure amodioa

Oroitarazi beharrik ote

Atsegina beti zetorren atsekabearen ondotik

 

Gaua heldu da jo du orenak

Egunak badoaz eta ni hemen oraindik

 

Eskuak eskuetan buruz buru gaudelarik

Gure besoen zubipean

behako eternalen uhin abaildua

iragaiten ari

 

Gaua heldu da jo du orenak

Egunak badoaz eta ni hemen oraindik

 

Maitasuna ere badoa ur laster horren gisara

Maitasuna ere badoa

Bizitza zein den geldoa

Zein bortitza itxaropena

 

Gaua heldu da jo du orenak

Egunak badoaz eta ni hemen oraindik

 

Egunak badoaz badatoz asteak

Ez iragan denborak

Ez ez amodioak ez dira jiten berriz

Mirabeau zubipan Sena ibaiaren ur-jarioa

 

 

Gaua heldu da jo du orenak

Egunak badoaz eta ni hemen oraindik.

 

MIRABEAU ZUBIA
Guillaume Apollinaire

Bertzerenak, Pamiela, 2006
euskaratzailea: Luigi Anselmi
armiarma.eus, 2026