ALDAKETA
Guillaume Apollinaire
Ihes ederra, Alberdania, 2009
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2026
Negar egiten zuen andrea
E! O! A!
Igarotzen ziren soldaduak
E! O! A!
Arrantzatztzen zuen esklusalaria
E! O! A!
Zuritzen ziren lubakiak
E! O! A!
Lehertzen ziren obusak
E! O! A!
Pizten ez ziren poxpoloak
E! O! A!
Hainbeste aldatu da
Niregan
Dena
Nire maitasuna izan ezik
E! O! A!
ALDAKETA
Guillaume Apollinaire
Ihes ederra, Alberdania, 2009
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2026