ZENBAT ESPERO IZAN ZAITUDAN
Guillaume Apollinaire

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
armiarma.eus, 2026

 

Gas toxikoak jaurti ditugu

Eta haizeak gugana itzularazi ditu.

Zenbat espero izan zaitudan

Eta azkenean heldu zara.

Baina gaur zure ditiak bi obus dira

Ene trintxerako sosegua zauritzen.

Grabea dela diote medikuek

Eta kloroformo gehiagoren eske doaz.

 

ZENBAT ESPERO IZAN ZAITUDAN
Guillaume Apollinaire

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
armiarma.eus, 2026