INFANTERIAKO SOLDADUAREN ESKAERA
Guillaume Apollinaire

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
armiarma.eus, 2026

 

Mila eta laurehun tresnako artilleria,

Hamazortzi dibisio. Behelaino eta kea.

Morteroek egindako zuloetan sartu eta

Desarratzen dut ene ametrailadora,

Zer eroriko den ez dakidala.

Bat-batean tanke bat iragan da ene gainetik.

Baina, ustekabean, bizirik nago.

Kasernara itzultzen naizenean

Maite nauela esateko eskatuko diot kamarerari,

Bestela ez diodala kafea ordainduko.

 

INFANTERIAKO SOLDADUAREN ESKAERA
Guillaume Apollinaire

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
armiarma.eus, 2026