EGUNA
Marcos Ana

El Día
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2016

 

Elurra ari du,

kartzela hilobi bat bezain zuri dago.

Itzal hotza da zerua.

Hamar kanpaikada entzun dira

jausten elur gainera.

Iparraldeko harresi batetik

marruka dator haizea

izotzeko zezen baten pare.

 

EGUNA
Marcos Ana

El Día
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2016