ESADAZUE NOLAKOA DEN ZUHAITZ BAT
Marcos Ana

Decidme como es un árbol
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2016

 

Esadazue nolakoa den zuhaitz bat,

kontaidazue ibaiaren kantua

txoriz estaltzen denean,

hitz egidazue itsasoaz,

hitz egidazue soroen usain zabalaz,

izarrez, aireaz

errezita egidazu morroilorik

eta giltzarik gabeko zeruertza,

esadazue nolakoa den

emakume baten musua,

emadazue amodioaren izena

ez dut gogoan.

Oraindik ilargipean pasioak dardarka

dituen maiteminduz lurrintzen dira gauak

ala ez dago hobi hau besterik?

Sarraila baten argia eta nire arrosaren kantua

22 urte, ahaztu egiten dut gauzen neurria,

duten usaina, duten lurrina,

haztamuka idazten ditut itsasoa,

soroak, basoa,

basoa esan eta zuhaitzaren geometria

galdu dut.

Hitz egitearren hizketan

urteek galdu ninduten

auziez ari naiz,

ezin dut segitu,

hemen dira funtzionarioen urratsak.

 

ESADAZUE NOLAKOA DEN ZUHAITZ BAT
Marcos Ana

Decidme como es un árbol
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2016