BEIRUTI OMENALDI
Adonis

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2016

 

Eta denbora badoa

hilen hezurrezko eskumakila daramala.

Insomnioaren ahoak

zintzur egiten dio gauari.

 

Itxuraz eguzkiak bere argitasunari:

itsutu nazak

ez dezadan ikusi.

 

Egunaren gauaren beldur da,

gaua gauetik ihesi dabil,

eguzkiak begiak igurtzi eta hasperen dagi:

ezin du ikusten duena sinetsi.

 

Eskerrak

suteetako kearekin nahasirik

eztitzen duen hautsari,

bonbatik bonbarako tarteari,

nire urratsak eusteari

uzten ez dioten baldosei.

Egonarria erakusten duen haitzari.

 

Nigan da lehenketen mozkorraldia,

zarataren horditzea,

eta neure aurpegia desarratzen dut

aukeren espazioan barrena.

 

Hil da argia.

Nire ametsen argizagia piztera noa.

 

Har nazazu, maitea,

eta estutu.

 

BEIRUTI OMENALDI
Adonis

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2016