Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

8.

Erle zuria burrunba, eztiz hordi, nire ariman
eta makurtzen zara kezko espiral geldietan.

Desesperatua naiz, oihartzun gabeko hitza,
dena galdu zuena, dena ukan zuena.

Azken kordela, garraskatzen da zugan nire azken iorana.
Nire lur desertuan azken arrosa zara.

Ah isila!

Ertsi zure begi sakonak. Han hegaldatzen da gaua.
Ah biluizi zure gorputz estatua bildurtia.

Gaua hegaldatzen den begi sakonak dituzu
loreen beso freskoak eta arrosaren altzoa.

Zure bularrek barakuilu zuriak dirudite.
Zure sabelean lotara etorri da gerizazko mitxeleta bat.

Ah isila!

Etzauden bakartadea hemen dago.
Euria da. Gaviota ioankorrak ihiza egiten ditu itsasoaren aizeak.

Ortutsik dabil karrika bustietan ura.
Zuhaitz haretan kexatzen dira, eriak bezala, orriak.

Erle zuria, absente, nire arima oraindaino burrunba.
Denboran bizten zara, mehea eta isila.

Ah isila!

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986