Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

7.

Arratsaldean makur, botatzen ditut nire sare tristeak
zure begien itsasoan.

Han luzatzen da eta izetzen da fogerarik garaienean
nire bakartadea iraulka besoak naufrago.

Eztauden zure begietan egiten ditut seinale gorriak
uhineztatzen dira itsasoa bezala pharoaren bazterrean.

Ilunpeak baizik eztuzu gordetzen, enbra hurrun eta nirea
zure begirakunetik eraikitzen da izuaren bazterra.

Arratsaldean makur, botatzen ditut nire sare tristeak
zure begiak inarrausten dituen itsaso horretara.

Gaueko txoriek mokoztatzen dituzte, lehenbiziko izarrak
nire arima legez dir-dir maite zitudanean.

Gauen dabil lau-oinka bere behor iluntsuan
barraitzen hazi dunduak alorretan.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986