Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

5.

Enzun nazazun,
nire hitzak
mehetzen dira batzutan
plaietako gavioten oinatsak bezala.

Lepokoa, ioaren hordia
zure eskuetarakoa, mahatsa bezain legunak.

Eta ikusten ditut hurrun nire hitzak.
Neureak baino zeureagoak dira.
Nire muin zaharretik trepatzen dira aihen-zuria bezala.

Hola trepatzen dira orma bustietarik.
Ioko odoltsu horren errua zuk duzu.
Nire etzauntza ilunetik iheska dabis,
Dena betetzen duzu, dena betetzen.

Zuk baino lehen populatu zuten okupatzen duzun bakartade hori,
eta zu baino ohituagoak dagoz nire tristurari.

Orain nahi dut desatela nahi dudana desatela
entzun dezazun nola nahi dudana danzuzula.

Oraindino tarrasta ahal dezake larrialdiaren aizeak.
Orain makurtzen dute batzutan ametsen mendabalek.
Aditzen duzu beste batzutan nire voz minduan.
Aho zaharren negarra, eske zaharren odola.
Maite nauzu, laguna. Eznazazu utz. Jarrai zakizkit.
Jarrai zakizkit, laguna, larrialdiaren olatu honetan.

Baina pintatzen dira zure amorioarekin nire hitzak.
Dena okupatzen duzu, dena okupatzen.

Egiten dut hoiekin lepoko bat infinitua,
zure esku zurientzat, mahatsa bezain legunak.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986