Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

4.

Goiza da ekaitzez beterik
udaren bihotzean.

Agur egiteko zapi zuriak bezala dabis hodeiak,
Aizeak astintzen ditu bere esku ibilkorrekin.

Aizearen bihotz kontagaitza
taup egiten gure isiltasun enamoratu gainean.

Zuhaitz artean burrunban, oskestrakor, iainkotiar,
gerraz eta kantuz beteriko mihin bat legez.

Lapurreta arinetan orriak daramazkien aizea
eta okertzen duena txorien fletxa biziak.

Apar gabeko uhinetan lurreratzen duen aizea,
pisu-gabeko substantzia, makurtutako suak.

Apurtzen da eta urperatzen da bere volumina muinetan
udako aizearen atean gatazkan.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986