Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

3.

Ah pinuen zabaltasuna, uhinen orroia apurtzen,
argien ioko geldia, kanpaia bakarra,
ilunabarra erorten zure begietan, dostailua,
lurreko barakuilua, zugan kantatzen du lurrak!

Zugan kantatzen dute hibaiek eta nire arimak hoietan egiten du ihes
nola nahi baituzu eta nora nahi baituzu.
Marka iezadazu bidea zure esperantza-arkuan
eta botako dut eldarnioan nire fletxa-taldea.

Nire inguruan dakusat zure lanbro-gerria
eta zure mututasunak bulkatzen dizkit nire ordu persekutatuak,
eta zugan zure harri gardenezko besoekin
aingiratzen dira nire muinak, kabitzen da nire ioran bustia.

Ah zure voz misteriosa amorioak pintatzen du eta doblatzen du
arrats hozenean hilten!
Hola ordu sakonetan alorretan ikusi ditut
galburuak makurtzen aizearen ahoan.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986