Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

2.

Bere gar hilkorrean argiak estaltzen zaitu.
Pentsatu gabe, zurbil dolakorra, hola iarrita
ilunabarreko heliza zaharren kontra,
zure inguruan iraulka.

Mutu, adiskide neurea,
heriotze-ordu honetako bakartadean bakarrik
eta suaren bizitzaz beterik,
egun hondatuaren prima aratza.

Eguzkitik mahats-mordo bat erorten zaizu arropa ilunean.
Gauaren sustrai haundiak
bat-batean hazten dira zure arimatik,
eta kanpora bihurten dira zugan ezkutatuko gauzak,
eta hola herri zurbil dundu bat,
zuganik sortu-berria, elikatzen da.

Oh iopu haundikaitz, erdikor, erakarkorra,
belzez eta urrez gertatzen den oboan:
lerden, abiatzen eta lortzen du kreazino bat hain bizi
zer loreek dinote erauki, eta betetzen da tristuraz.

 

Bederatzi amorio-poema
Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986