GURE ESKUETAKO MARRAK
Bernard Dadie

Les lignes de nos mains
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2016

 

Gure eskuetako marrak

ez Hori

ez Beltz

ez Zuri

Ez dira mugarrietako harri

gure herrien arteko arroila

erresuminezko izpiak lotzeko soka.

 

Gure eskuetako marrak

bizitzazko marra dira,

Destinozko

Bihotzezko

Amodiozko,

biziak eta hilak

elkarri lotzen gaituzten kate gozoak.

 

Gure eskuetako marrak

ez zuriak

ez beltzak

ez horiak,

gure eskuetako marrak

gure ametsen lotailu.

 

GURE ESKUETAKO MARRAK
Bernard Dadie

Les lignes de nos mains
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2016