MAITE DUT
Bernard Dadie

J’aime
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2016

 

Maite dut Bizitza

Maite dut Poza

Maite dut Amodioa

 

Heriok atxiki nazake besoetatik,

Eta saia dadinean

ene ahoa ixten,

 

Garrasi egingo diot,

bekoz beko,

Ozen,

Maite dut Bizitza

Maite dut Poza

Maite dut Amodioa

 

Lehertzen diren tapoiak,

Aparretan den xanpainak,

Hamaika koloretako suak,

Eguzki krudela eta euri

kamutsa!

 

Soinekoen xuxurla

eta txapinen nigarra

Gizonen seme naiz

eta Maite dut Bizitza

Maite dut Poza

Maite dut Amodioa

 

Izango dut oin bat

hilobian eta,

Heriori garrasi egingo

diot, begiek begiei,

Ozen

Maite dut Bizitza

Maite dut Poza

Maite dut Amodioa

 

 

MAITE DUT
Bernard Dadie

J’aime
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2016