HERIOTZ AMETS BAT
William Butler Yeats

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985

 

Amets egin dut norbait leku arrotzean hil dela

Ohiturazko eskuetarik hurrin;

Eta bere aurpegia estaliaz iltzatu dituzte oholak

Lur horretako laborariek,

Hainbesteko bakardadean ehorzteagatik kezkati,

Eta hobiaren gainean imini dute

Gurutze bat zurezko bi zatiz

Eta altzipresa landatu dute alboan;

Eta izar indiferenteen babesean utzi dute

Nik hitz hauk grabatu arte:

"Zure lehen amodioa baino ederragoa izan zena

Orain ohol hauen azpian datza".

 

HERIOTZ AMETS BAT
William Butler Yeats

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985