POLITIKA
William Butler Yeats

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985

 

"Gure haroan gizonaren fatua

politika mailan azaltzen da"

Thoman Mann

 

Zelan atxikiko dut, neskatila hori

Hor agertu ondoren,

Ene atentzioa Erroma,

Errusia edo Espainiako politikan?

Oraindik hemen dago

Ondo mintzo den gizon jakintsu eta bidaiaria,

Eta han dago

Hainbeste irakurri eta pentsatzen duen politikoa,

Eta seguruasko egia da

Gudari eta gerla alarmei buruz diotena,

Baina, ai, ainendi berriz gaztea

Eta aineza neskatila hori ene besoetan!

 

POLITIKA
William Butler Yeats

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 1985