ZAHARRA ZARENEAN
William Butler Yeats

euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Xaguxarra, 1 zkia, 1980

 

Zaharra zarenean, urdin zure ilea eta loguraz beterik,

sutondoan makurtuz, har liburu hau,

eta irakur astiro, eta begirada bigunaz egizu amets

zure begiek behin zutena, eta beren itzalen ilunaz;

 

hainbatek zituen maite zure grazia alaiaren uneak,

eta zure edertasuna amodio faltsu edo egiazkoaz,

baina gizon batek maite zituen zugan arima erromesa,

eta zure aurpegi aldakorraren minak;

 

eta beherantz okertuz suburdina gorien alboan,

murmurika, apur bat histo, nola Maitasuna itzuri zen

eta urrats egin zuen mendi gailurretarantz

eta bere aurpegia ezkutatu zuen izar multzo baten erdian.

 

ZAHARRA ZARENEAN
William Butler Yeats

euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Xaguxarra, 1 zkia, 1980