ZERUKO OIHALAK DITU AMETS
William Butler Yeats

The Wind Among the Reeds, 1899
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Urre eta zilar argiz ederturiko

zeruko oihal brodatuak eneak balira,

gauaren eta argiaren eta argi-itzalaren

oihal urdin eta apal eta ilunak

zabalduko nitizken hire oinen azpian;

baina, landerra naun-eta, ametsak baino ez ditinat neure;

zabaldu ditinat neure ametsok hire oinen azpian;

zapal ezan gozo-gozo bidean, ene ametsak zapaltzen ari haiz-eta.  

 

ZERUKO OIHALAK DITU AMETS
William Butler Yeats

The Wind Among the Reeds, 1899
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017