EZ MAITATU LUZAROEGI
William Butler Yeats

In the Seven Woods,1904
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Laztana, ez maitatu luzaroegi;

nik luzaro eta luzaro maitatu nuen

eta modaz pasatu nintzen

kantu zahar baten gisan.

 

Gure gaztaro osoan

inork ez zitzakeen norbere asmoak

eta bestearenak berezi,

halako eran bat ginen-eta.

 

Baina, ai, minutu batean bera aldatu egin zen

-oi ez maitatu luzaroegi

edo modaz pasatuko zara

kantu zahar baten gisan—.

 

EZ MAITATU LUZAROEGI
William Butler Yeats

In the Seven Woods,1904
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017