MANTUA, TXALUPA ETA ZAPATAK
William Butler Yeats

Crossways, 1889
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Zer ari zara moldatzen horren polit eta argia?

 

Tristuraren mantua ari naiz moldatzen:

oi ikuskizun ederra guztien begientzat

Tristuraren mantua izango da

guztien begientzat.

 

Zer ari zara eraikitzen hegaz egiteko oihal eta guzti?

 

Tristurarentzako txalupa bat ari naiz eraikitzen:

Oi arin gau eta egun oro itsasoz itsaso

ibiltzen da Tristura alderraia,

gau eta egun oro.

 

Zer ari zara ehuntzen horren artile zuriaz?

 

Tristuraren zapatak ari naiz ehuntzen:

isiltasuna izango da guztien belarrietan

Saminaren urrats zalua,

supitua eta zalua.

 

MANTUA, TXALUPA ETA ZAPATAK
William Butler Yeats

Crossways, 1889
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017