Monique Wittig
sarrera laburra

 

     Monique Wittig (1935-2003) idazle frantsesak Emakumeen Askatze Mugimenduaren (MLF) sorreran parte hartu zuen eta generoen teorien garatzearen abiapuntuan aurkitu zen. Frantzian ez da asko balioztatzen Monique Wittigen ekarpena, baina munduan barrena funtsezkoa bilakatua da feminismo eta queer ikasketetan.

     Marguerite Durasen sostengua jaso zuen Medicis Saria irabazi zuenean 1964an L’Opoponax eleberriarekin. Pariseko Les Gouines Rouges izeneko lehen lesbiar taldeko kidea izan zen 1971n. Ezaguna da 1978an Djuna Barnesen ipuin bildumarako sarrerako errana: “Lesbianak ez dira emazteak”. Lesbianismo erradikalaren oinarriak finkatu zituen.

     Sande Zeig neska-lagunarekin Estatu Batuetara bizitzera joan zen 1975ean. Arizonako Tucson hirian hil zen 2003ko urtarrilaren 3an.

     Paris-la-Politique liburutik (P.O.L argitaletxea, 1999) itzuliak izan dira hemen euskaraz emanak dituzun kontakizunak. Garai eta aldizkari ezberdinetarako izkiriatutakoak dira, idazki zorrotz bezain laburretan bere militantzia urteekiko zein emakumeen infernuko zirkuluetako istorioak ironiaz tratatzen dituela.

     Monique Wittigen lan ezagunenak:

     → L'Opoponax / 1964

     → L'Amant vert / 1967

     → Les Guérillères / 1969

     → Le Grand-Cric-Jules / 1972

     → Récréation / 1972

     → Dialogue pour les deux frères et la soeur / 1972

     → Brouillon pour un dictionnaire des amantes / 1976

     → Virgile, non / 1985

     → Le Voyage sans fin / 1985

     → La Pensée straight / 1992

     → Paris-la-Politique / 1999

 

Monique Wittig
sarrera laburra