HATOR ESAN ZIDAN
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017

 

Hator, esan zidan nere arimak
(bat egiten baitugu)
egin ditzagun bertsoak ene gorputzarentzat
heriotz ondoan ezin ikusizko bezala
itzultzen banaiz
edo beste mundu batetan, denbora luze pasa ta gero
nere abestiak lagun multzo bati zuzentzen badizkiot
(behin lurrari, zuhaitzei, haizeari, uhinei egokituz gero)
irri pozgarri bat gorde dezadan.

Nere bertsoak sekulako onartuaz
arima eta gorputzez izanpetzen baitut
eta nere bertso horien aurrean
nere izena ipintzen dut hemen eta orain.

 

HATOR ESAN ZIDAN
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017