EZ NAIZ ESPAZIOA
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017

 

Ez naiz, ez naiz denbora, gehiago naiz

Sekula ez naute neurtu, ezta neurtuko ere

erromesa naiz azkengabeko bidean,

(zatozte nigana eta entzun)

begira ene ezaugarriak:

Euritako kapusaia, opinetako sendoak

eta oihanean ebakitako esku-makila

 

Ene aulkian adiskiderik ez da esertzen

ez baitut aulkirik, ez elizarik, ez filosofiarik,

inor ez daramat afaltzera, ezta liburutegira

ez eta Bolsara ere,

zuetako edozein , ordea, dela gizon dela emakume

mendi tontorrera eraman dut,

eta nere esku ezkerrak gerritik heltzen zaitu,

nere eskuinak berriz,

bazterrak eta errege-bdiea erakusten dizkizu.

 

Zure ordez ezin hartu bide hori

ez nik ez beste inork,

zerorrek ibili behar bertan.

Zuk behar duzu bertan ibili,

sartua zara agian, oharkabean,

sortuz geroztik bere bidean.

Orotan dago agian, zure bidea

uretan eta lehorrean, zure bidea.

 

EZ NAIZ ESPAZIOA
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017